72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Aldaketa, Udal Hirigintza Planaren Ordenantzaren VII. kapituluko 51. artikuluan (jarduera ekonomikoaren baldintza bereziak). Hasierako onespena

Erroibarko Udalak 2022ko irailaren 21ean egindako bilkuran, Udal Hirigintza Planaren ordenantzaren VII. kapituluko 51. artikulua, jarduera ekonomikoaren baldintza bereziak, aldatzea erabaki zuen hasiera batean, araudi orokorrera egokitzeko.

1-2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin bat etorriz, jendaurrean jartzeko epea irekitzen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Komunitatean argitaratutako egunkarietan argitaratzen denetik hilabeteko epean, herritarrek eta interesdunek alegazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Jendaurreko informazioaren ondoren, Udalak behin betiko onartuko du, dagozkion aldaketak eginda, gehienez ere bi hilabeteko epean.

Lintzoainen, 2023ko martxoaren 13an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2304959