72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

0000094/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, honako honen kontra: ordenantza fiskala, tasa bat arautzen duena, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta oliobideentzat

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da honen kontra: ordenantza fiskala, tasa bat arautzen duena, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta oliobideentzat, Vianako udal-mugartean. Erabakia argitaratu zen 2023ko abenduaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Interesdun guztiak epatzen dira, demandatu gisa ager daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, 0000094/2023 prozedura arruntean, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1, 2 eta 4 artikuluari (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).

Vianan, 2023ko martxoaren 27an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2304987