72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARDATZ ITZAGAONDOKO KONTZEJUA

Herri-larreak hobetzeko proiektua. Informazio publikoa

Ardatz Itzagaondoko Kontzejuak proiektu bat egin behar du herri-larreak hobetzeko, horiei baturik daudela finka partikular batzuk, larre-eskubideak Ardazko Kontzejuari lagata dituztenak. Helburua da ondoren exekuzioa eskatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari.

Argitaratzen da, eta, hala, larre-eskubideak Ardazko Kontzejuari lagata dituzten finken jabe partikularrek aukera izanen dute idatziz komunikatzeko ez dutela jarduketa horren parte izan nahi, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.

Ardatz Itzagaondoa, 2023ko martxoaren 23an.–Kontzejuburua, Maider Vigo Cibiriain.

Iragarkiaren kodea: L2304978