72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

Aldaketa, Dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Lantzeko Udalak, 2023ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da baldin inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, eta ordenantzaren eduki osoa argitara emanen da.

Lantzen, 2023ko martxoaren 24an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2304971