72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 17ko 193/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 17ko 133/2021 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.

Iragarki honen bidez jakitera ematen da Alicia Urtasun Guallar andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 17ko 193/2021 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 17ko 133/2021 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren. Errekurtsoak espezialitate hauei eragiten die:

  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa:
    • Argazkilaritza eta erreprodukzio prozesuak (gaztelania).
  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa:
    • Informatikako baliabideak (gaztelania).

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, espezialitate horietan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2023ko martxoaren 27an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2305001