72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA

Ordenantza fiskala, ibilgailu motordunekin ibiltzeko baimen-txartelak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Ameskoako Limitaciones Mendiko Batzarreak, 2022ko azaroaren 24an egin bilkuran, legez eskatzen den gehiengoaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Ameskoako Limitaciones mendian ibilgailu motordunarekin ibiltzeko baimen-txartelak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betiko onetsi, eta osorik argitara dadila agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Zudairin (Ameskoabarrena), 2023ko martxoaren 20an.–Batzarreko burua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

AMESKOAKO LIMITACIONES MENDIAN IBILGAILU MOTORDUNEKIN IBILTZEKO BAIMEN-TXARTELAK EMAN ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

1. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea ekartzen dute toki-erakunde honen jarduerek, alderdi batek eskaturik, batzarraren administrazioak edo batzarraren agintariek beren eskumeneko agiriak izapidetzen dituztenean; esaterako, honako hauek:

1) Ameskoako Limitaciones mendian ibilgailu motordunekin ibiltzeko baimenak eta baimen bereziak edo salbuespenezkoak ematea.

2) Ameskoako Limitaciones mendian ibilgailu motordunekin ibiltzeko baimenen eta baimen berezien edo salbuespenezkoen kopiak egitea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, batzarraren administrazioak edo agintariek beren eskumenekoa den edo izan behar duen edozein agiri emateko eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Batzarraren administrazioak edo agintariek egiten dituzten agiriak edo haien eskumenekoak diren agiriak eskatzen edo sorrarazten dituzten pertsona natural edo juridikoak dira subjektu pasiboak.

Kuota

5. artikulua. Kuota izanen da ordenantza honen eranskinean agertzen diren tarifen emaitza edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Batzarreko Diruzaintzak bilduko ditu tasak.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Ameskoako Limitaciones mendian ibilgailu motordunekin ibiltzeko baimenak eta ibilgailu motordunekin ibiltzeko baimen bereziak edo salbuespenezkoak ematea.

–Ameskoa ibarra osatzen duten udalerrietan (Ameskoabarrena, Aranaratxe, Eulate eta Larragoa) erroldatutako pertsonei txartela emateagatik: salbuetsita.

–Ameskoa ibarreko herriren batean (Ameskoabarrena, Aranaratxe, Eulate eta Larragoa) jaiotako pertsonei aldi baterako baimen berezia emateagatik: 50 euro.

2. epigrafea.–Ameskoako Limitaciones mendian ibilgailu motordunekin ibiltzeko baimenen eta ibilgailu motordunekin ibiltzeko baimen berezien edo salbuespenezkoen kopiak ematea.

–Ameskoa ibarra osatzen duten udalerrietan (Ameskoabarrena, Aranaratxe, Eulate eta Larragoa) erroldatutako pertsonei txartelaren kopia emateagatik: Ameskoa ibarra osatzen duten udalerrietan erroldatutakoak: 5 euro.

–Ameskoa ibarreko herriren batean (Ameskoabarrena, Aranaratxe, Eulate eta Larragoa) jaiotako pertsonei aldi baterako baimen bereziaren kopia emateagatik: 55 euro.

Iragarkiaren kodea: L2305017