72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2023-OC-10. Zuhaitzak landatzeko baimen eskaera

Murillo el Frutoko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: Murillo el Frutoko Udala.

–Xedea: zuhaitzak landatzea 15,42 hektareatan, zura ustiatzeko; hektarea horietatik 14,60 jabari publiko hidraulikoan daude, eta gainerakoa polizia-eremuan.

–Ur-ibilgua: Aragoi ibaia.

–Alderdia: El Escueral, El Rinconar, La Biona, El Cerradaz; poligonoa: 4; lurzatia: 996, 1847, 1725, 1794 (zati bat); El Sotillo; poligonoa: 5; lurzatia: 751 eta 752 (zati bat); Sotolopez; poligonoa: 6; lurzatia: 5428 (zati bat).

–Udalerria: Murillo el Fruto (Nafarroa), Santakara (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu 72. artikuluan apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduak, zeina maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatu baitzen.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2023ko martxoaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2304472