72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04499 JV/da. Baztanen obrak egiteko baimen-eskaera

Eskatzailea: Baztango Udala.

Ibaiaren edo errekaren izena: Baztan.

Haren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Bidasoa-1/0100.

Tokia: Erratzu.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Hondatutako horma berreraikitzeko obra da. Harri-lubeta garbi bat eginen da, sahats hesolez landareztatua, 10 m-ko luzeran, batez beste 4,00 x 1,50 m-koa, eta profila egungo lurrazalera egokituta, ibaiaren sekzioa ez murrizteko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko martxoaren 16an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2304473