72. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2021-P-1408. Lurrazpiko ur publikoen aprobetxamendurako eskaera, Funesen

Luis Terés Sainz, Juan Miguel Terés Martínez eta Alvaro Terés Sainzek lurrazpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute. Hona hemen aprobetxamendu horren datuak:

Aprobetxamendua 10 metroko sakonera duen putzu bat da, Arga ibaiaren ezkerraldean, ur-ibilguetako polizia-eremutik kanpo, Riotrillo izeneko alderdian (6. poligonoa, 430. lurzatia), Funesko udal-mugartean (Nafarroa). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 19 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 15 l/s-ko uneko emariarekin. Ura erabiliko da labore estentsiboetarako eta baratzeetarako 3,3543 hektarea aspertsioz ureztatzeko, Funesko mugarteko (Nafarroa) 6. poligonoko 416., 427., 428. eta 430. lurzatietan. Urtean, gehienez ere, 25.748,6 m³-ko ur bolumena hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 2,467 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2023ko otsailaren 7an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2304631