80. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 26a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

31/2019 FORU DEKRETUA, martxoaren 20koa, abeltzaintzako ustiategiek eta horien instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean bete behar dituzten baldintza higieniko-sanitarioak, animalien ongizatekoak eta antolamendu zooteknikokoak ezartzen dituena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

49/2019 FORU DEKRETUA, apirilaren 3koa, Cristina Sarasa Villaverde andrea Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

153/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Rebeca Mencos Jiménez andrea Idazkaritza Tekniko Nagusiko Erregistro eta Agiritegi Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

154/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, organo beraren maiatzaren 25eko 223/2017 Foru Agindua aldatzen duena; agindu horren bidez, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak izendatu ziren.

145E/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Hematologiako Laguntza Zerbitzuko buru den Ana Margarita Redondo Izal andrearen izendapena luzatzen duena, merezimendu-lehiaketaren bidez esleitu baitzitzaion kargua bitarte baterako.

26/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, María Carmen De Miguel Ganuza andrea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Museoen Zerbitzuari atxikitako Koordinazioaren eta Zerbitzuen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

72/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Carlos Oroz Cano jauna, Plangintzaren eta Azterketa Teknikoen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

73/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Íñigo Belzunegui Iturria jauna Plangintzaren eta Azterketa Teknikoen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

2085/2019 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Enrique Hugalde Elizalde jauna Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Administrazio Aferetarako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

53E/2019 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Idoya Labiano Ruiz andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko Ikuskapen Jarduketak Erregistratzeko eta Kontrolatzeko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

66E/2019 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Gonzalo Rubio Ezquieta jauna Nafarroako Zerga Ogasuneko Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko Tributuen arloko Aholkularitza, Dokumentazio eta Zabalkunderako Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

67E/2019 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Cristina Sarasa Villaverde andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko Tributuen arloko Aholkularitza, Dokumentazio eta Zabalkunderako Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

959/2019 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

277/2019 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 29an emandako 45/2019 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Jesús M.ª Urman Fernández jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Antolaketa Berritzeko eta Prozesuak Hobetzeko Ataleko burua, kargutik kendu zen, berak eskatu baitzuen.

278/2019 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Gema Urralburu Alcate andrea, Osasun Mentaleko Egonaldi Luzeetako Erizantza Unitateko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

287/2019 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Pilar León Anguiano andrea, Barañaingo OOLTko Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

288/2019 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Amparo Ezquieta Ozcoidi andrea Barañaingo OOLTko Erizaintza Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

289/2019 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Jorge Ayechu Idoate jauna Berriozarko OOLTko Administrazio Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

290/2019 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Nieves Arbeloa Pascual andrea Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitateko buru izendatzen duena.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

86/2019 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 38 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran suhiltzaile-ofizialen lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiaren aurka.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

40E/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Garinoaingo Udal Plan Orokorraren egiturazko aldaketaren espedientea, udalerriko aztarnategi arkeologikoen mugaketa, kategorizazioa eta zerrenda berrikusteari buruzkoa, bai eta Udal Plan Orokorreko lurzoru urbanizagarriko S-1 sektorearen egiturazko aldaketa ere, Garinoainen garbigunea ezarri ahal izateko, Udalak berak sustatuta.

155E/2019 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Iruñeko udal-mugarteko Z-2.2 unitatean “Erruki Etxea” Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea. Aldaketaren xedea aparkatzeko tokiak murriztea da, eta sustatzailea Morea Inversiones SA merkataritzako enpresa da.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

22E/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 21ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako 2019ko dirulaguntzen deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 445534.

66/2019 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, Nafarroan Natura 2000 sarekoak diren mendi-larreen kudeaketa jasangarria egiteko laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira, 2019-2020 kanpainakoak. Laguntza horiek Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren 7.6.1 neurrian daude jasota. DDBN identifikazioa: 443237.

488/2019 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako udalei dirulaguntzak emateko, uholde arriskuaren aurkako udal jarduketa plana egin dezaten. DDBN identifikazioa: 449079.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 6an hartua, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak finkatzen dituena.

27/2019 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Tuteran goi tentsioko instalazio elektriko bat egiteko proiektuari, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ematea onesten duena.

73E/2019 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren zuzendariak emana, aldaketa nabarmena baimentzen duena Tuterako udal-mugartean dagoen beira laua fabrikatzeko instalazioan, beste bi hauts kolektore instalatzeko proiektua bertan gauzatzeko. Instalazioak eta jarduerak berak ingurumen baimen integratuaren espediente administratiboetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, baita ebazpen honen eranskinean agertzen diren baldintzak ere. Instalazioaren titularra Guardian Industries Navarra SL da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Hondakin Teknikari lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez
eta aldi baterako kontratuarekin betetzeko deialdia deuseztatzea

BERA

Lan Eskaintza Publikoa 2019rako

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Xehetasun azterlana 4. poligonoko 1137 lursailean.
Behin betiko onespena

ARTAZU

Koefizienteak eta karga-tasak, aplikatu behar direnak Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergan

BERA

2019/2 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019/3 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

BERRIOBEITI

Hiri-jarduketarako plan berezia BPI-8 eta BPI-9 unitateetan.
Testu bategina

BERRIOZAR

Donamaria kaleko 7ko xehetasun-azterketa.
Behin betiko onespena

BURLATA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Burlatako Kale Berriko 2an.
Behin betiko onespena

CADREITA

Hiri-jarduketarako plan berezia. Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa, jarduera ekonomikoen eremuari buruzkoa. Behin betiko onespena

CAPARROSO

Lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2019ko lehen seihilekoa

Tasak, prezio publikoak eta herri-lurren kanona borondatez ordaintzeko epea. 2019ko lehen seihilekoa

GARINOAIN

Egiturazko aldaketak Udal Plan Orokorrean.
Behin betiko onespena

IRIBAS

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

LARRAGA

Eraikingintza-ordenantza, fatxadako instalazioen gainekoa.
Behin betiko onespena

LARRAUN

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

MADOTZ

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

METAUTEN

Ollobarrengo AA-8 unitatearen xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena

MONTEAGUDO

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1453. lurzatian.
Behin betiko onespena

IRUÑA

Udal Planeko katalogoaren aldaketa puntual xehatua, Aita Javerianoen komentua izandakoan (UI.XV unitateko ZOR-1 eremuaren 5. poligonoko 197. lurzatia, Media Luna kalea, 39). Behin betiko onespena

Akats materialaren zuzenketa, Iruñeko Udal Planeko ARS-3 eremua (“Arrosadia-Lezkairu”) birzatitzeko testu bateginean

Hirigintzako araudia, Iruña-Burlata Plan Bateratuarena
(Efidistrict proiektua)

Hirigintzako araudia, Iruñeko Udal Planeko egiturazko aldaketarena, 5. poligonoko 340. lurzatian
(XIX. unitate integratuko Z-1 eremua-Aita Pauldarrak)

TAFALLA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

UNTZITI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

URDAZUBI

Aldaketa xehekatua Dantxarineko eta Landibarko auzoen aldaketa egituratzailean (38.4, 32, 40 eta 10. artikuluetan). Behin betiko onespena

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Aritzalako 25. poligonoko 27. lurzatian. Behin betiko onespena

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO
ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2019 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

IRUÑEKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko bereizi
diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda

TAFALLAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko bereizi
diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda

TUTERAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko bereizi
diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda