1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
959/2019 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 20ko 1425E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku, Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko mediku eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko mediku izateko lanpostuak; deialdia 2017ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 29koan.
Abuztuaren 21eko 1517E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 31koan.
Urriaren 13ko 1839E/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 26koa), behin betiko zerrenda onetsi, eta bete beharreko lanpostuen zerrenda zehaztu zen (22 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantillan duten identifikazio zenbakia adierazita.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2018ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 1ekoan, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 24ko 3056/2018 Ebazpenaren bidez aipatu proposamenean sartutako 21 izangaiak izendatu ziren.
Gero, ebazpen horren bidez izendatutako izangaietako biri, Miren Elizari Roncal andreari eta Jaione Azcárate Lerga andreari, borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean ari zirelako lanean.
Deialdiaren 10.5 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da baja horiek gaindituen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin betetzea.
Horren harian, gaindituen zerrendan hurrengoak diren izangaietako batek, Miguel Ángel Arizcuren Domeño jaunak, idazki bat aurkeztu zuenez zeinaren bidez uko egiten baitzion lanpostua aukeratzeari, gaindituen zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko da lanpostua.
Horretan oinarriturik, 2018ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 15ekoan, txanda irekitik datozen María Gemma Garciandía Baz andrea eta Miriam Lusarreta Herreros andrea izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, haiek baitira hurrengoak probak gainditu dituzten izangaien zerrendan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku lanpostuan aritzeko: María Gemma Garciandía Baz andrea eta Miriam Lusarreta Herreros andrea, txanda irekikoak.
2. Izendatutako izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:
María Gemma Garciandía Baz andreari, plantilla organikoan 62641 zenbakia duen lanpostua, Azagrako OOLTari atxikia.
Miriam Lusarreta Herreros andreari, plantilla organikoan 60532 zenbakia duen lanpostua, Izabako OOLTari atxikia.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.
Iruñean, 2019ko apirilaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1905253