80. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Xehetasun-azterketa, jarduera ekonomikoen eremuari buruzkoa. Behin betiko onespena

Cadreitako Udalak, 2019ko apirilaren 2an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Nasuvinsak sustatutako xehetasun-azterketa 2019ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean, eta horren ondoko 20 egun balioduneko epea iragan da alegaziorik jaso gabe. Xehetasun-azterketa jarduera ekonomikoen eremuko POL-1 lurzatiari dagokio, Cadreitako Udal Planeko jarduera ekonomikoen poligonoko plan partzialean garaturiko hiri-lurzoru finkatuaren barruan.

Horrenbestez, aho batez erabaki zen behin betiko onestea Nasuvinsak sustatuko xehetasun-azterketa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 4/2017 Legegintzako Foru Dekretuan eta gaiari buruz indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

Cadreitan, 2019ko apirilaren 3an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1904803