2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hirigintzako araudia, Iruña-Burlata Plan Bateratuarena
(Efidistrict proiektua)
Iruñeko Udalak, 2019ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 04-ABR-19 (18–1/MO).
«Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, ERABAKITZEN DA:
1.–Jakintzat hartzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak emandako uztailaren 4ko 75E/2018 Foru Agindua, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen Iruña-Burlata Plan Bateratua (Efidistrict proiektua) Burlatako 1. poligonoko 234. eta 276. lurzatietarako eta Iruñeko 6. poligonoko 1620. eta 276. lurzatietarako, Navarra de Suelo y Vivienda SAUk sustaturik.
2.–Hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.»
Iruñean, 2019ko apirilaren 12an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
ERANSKINA
Hirigintzako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1905263