2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Akats materialaren zuzenketa, Iruñeko Udal Planeko ARS-3 eremua (“Arrosadia-Lezkairu”) birzatitzeko testu bateginean
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko martxoaren 5ean, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 05-MAR-19 (5/CV).
Espedienteko agiriak ikusirik, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako aholkularitza juridikoaren zerbitzuak 2019ko otsailaren 20an emandako txostenarekin,
ERABAKITZEN DA:
1. Zuzenketa bat egiteko espedientea onestea, jarraian ematen den akats materialari dagokionez. Akats materiala atzeman da ARS-3 Arrosadia-Lezkairu banaketa eremuko birzatiketa-proiektuaren testu bateginean, 2006ko azaroaren 28an behin betiko onetsitako hartan; hain zuzen ere, ez ziren deskribatu ondoriozko hiru lurzati, Santa Luzia (hiltegia) eremuan daudenak, izen hau dutenak: SL1, SP1 eta Bide Publikoa (Iruñeko Udalaren jabetzakoak dira). Orobat, Iruñeko 1. Jabetza Erregistroari eskatzea aipatutako ondoriozko lurzatiak inskribatzea, bat etorriz Hirigintza Gerentziako aholkularitza juridikoaren zerbitzuak 2019ko otsailaren 20an emandako txostenarekin.
2. Hori jakinaraztea Iruñeko Udalaren Ondareko Alorrari, Udalarena baita zuzentzeko espedienteak xede duen lurzatia.
3. Erabaki hau igortzea Iruñeko 1. Jabetza-Erregistroari.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2019ko martxoaren 18an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1904801