2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO
ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
1/2019 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena
2019ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an, 1/2019 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan, arau bereko 18. artikuluari dagokionez, xedatuari jarraikiz.
Gastuen partidak:
–“Isabel Gochiren oinarrizko ordansariak, Gizarteratzea” izeneko 1-23116-1310000 gastu-partida, 9.943,97 eurokoa.
–“Isabel Gochiren ordainsari osagarriak, Gizarteratzea” izeneko 1-23116-1310200 gastu-partida, 4.028,95 eurokoa.
–“Kontratupeko langileen gizarte aseguruak” izeneko 1-21100-1600000 gastu-partida, 4.555,17 eurokoa.
–“Isabel Gochiren joan-etorriak, Gizarteratzea” izeneko 1-23116-2312000 gastu-partida, 200,00 eurokoa.
Finantzaketa: kreditu-gehigarria, honako partida hauetatik:
-1 4621035 “Elizagorriko ekarpena”, 329,76 eurokoa.
-1 4621036 “Lodosako ekarpena”, 8.081,73 eurokoa.
-1 4621037 “Mendabiako ekarpena”, 6.099,74 eurokoa.
-1 4621038 “Sartagudako ekarpena”, 2.248,53 eurokoa.
-1 4621039 “Sesmako ekarpena”, 1.968,32 eurokoa.
Mendabian, 2019ko apirilaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.
Iragarkiaren kodea: L1905180