80. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Eraikingintza-ordenantza, fatxadako instalazioen gainekoa.
Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2018ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Larragako Udaletxeko fatxadako instalazioen gaineko eraikingintza-ordenantza.

Hasierako onespenaren iragarkia 2019ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 8koan, argitaratu zen eta legez ezarritako jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da aipatu ordenantza, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 65. artikuluak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari buruz ezarritakoari jarraikiz, eta haren testua osorik argitaratzen da, lege beraren 326. artikuluan xedatua bete dadin. Orobat, ohartarazten da behin betiko onespenaren aurka bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Larragan, 2019ko apirilaren 3an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

ERANSKINA

Aplikatutako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1904790