80. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Donamaria kaleko 7ko xehetasun-azterketa.
Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2019ko martxoaren 27ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea igogailua paratzeko xehetasun-azterketa, Berriozarko Donamaria kaleko 7ko jabeen erkidegoak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Berriozarren, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1905303