80. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2019ko lehen seihilekoa

Bat etorriz Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduarekin, aditzera ematen da lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2019. urteko likidazioa onetsi dela, bat etorriz errolda fiskaleko zerga-oinarriekin eta 2019ko lehen seihilekoko lehen zatiketari dagozkion kuotekin.

Borondatezko ordainketa epea ezarri da, landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren lehen seihileko honetarako: 2019ko maiatzaren 27tik 2019ko ekainaren 27ra, biak barne.

2019ko ekainaren 27an kobratuko dira helbideratutako ordainagiriak.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Caparrosoko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabanken edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.

Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Caparroson, 2019ko apirilaren 5ean.–Alkate udalburua, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1904806