80. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Tasak, prezio publikoak eta herri-lurren kanona borondatez ordaintzeko epea. 2019ko lehen seihilekoa

Honen bidez interesdun guztiei komunikatzen zaie ezen kobratuko direla 2019ko lehen seihilekoari dagozkion hilerriko zerbitzuen, lurzoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamenduen, eta herrilurretako aprobetxamenduen prezio publikoak.

Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, 2019ko maiatzaren 27tik 2019ko ekainaren 27ra, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak borondatez ordaintzeko epearen azken egunean kobratuko dira, hots, 2019ko ekainaren 27an.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Caparrosoko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabanken edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio horien kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Caparroson, 2019ko apirilaren 5ean.–Alkate udalburua, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1904807