2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
2019/2 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Berako Udalak, 2019ko martxoaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren aurrekontu orokorrean 2019/2 aldaketa egiteko espedientea, kreditu-gehigarriak.
Iragarkia 2019ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 25ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.
Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:
GASTUAK:
–Kreditu-gehigarriak.
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA (euro) |
1-1533-60900 | Legarbidea Auzoko zoladura | 196.925,53 |
1-1612-60901 | Herriguneko hornidura hoditeriak aldatzea | 60.776,50 |
1-1612-60902 | Legarbidea Auzoko hornidura sarea zaharberritzea | 64.107,56 |
GUZTIRA | 321.809,59 |
DIRU-SARRERAK:
–Ondoko honen kargu finantzatuko dira:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA (euro) |
1-87000 | Gastu orokorretarako diruzaintzako soberakina | 321.809,59 |
GUZTIRA | 321.809,59 |
Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
c) Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz, Berako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Beran, 2019ko apirilaren 16an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L1905396