80. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

Koefizienteak eta karga-tasak, aplikatu behar direnak Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergan

Artazuko Udalak, 2019ko martxoaren 14an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen honako hauek onestea: lurren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatuko beharreko koefizienteak (balio-gehikuntzaren sortzapen aldiaren arabera) eta kuotak zehazteko xedez zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasak, Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergaren likidazioaren ondorioetarako. Hauek izanen dira:

URTEAK

KOEFIZIENTEAK

KARGA-TASAK

Urtebetetik behera

0,06

%12

1

0,06

%12

2

0,06

%12

3

0,06

%12

4

0,06

%12

5

0,06

%12

6

0,06

%12

7

0,06

%12

8

0,06

%12

9

0,06

%12

10

0,06

%12

11

0,06

%12

12

0,06

%12

13

0,06

%12

14

0,06

%12

15

0,06

%12

16

0,16

%12

17

0,29

%12

18

0,44

%12

19

0,48

%12

20 edo hortik gora

0,49

%12

Koefiziente eta tasa horiek aplikatzekoak izanen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta adierazten da ezen, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluarekin, honako errekurtso hauetako edozein paratzen ahal dela, hautara: berraztertzeko errekurtsoa, Artazuko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Artazun, 2019ko apirilaren 4an.–Alkate udalburua, Javier Albizu Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1904793