2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
Egiturazko aldaketak Udal Plan Orokorrean.
Behin betiko onespena
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak apirilaren 4an emandako 40E/2019 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zen Garinoaingo Udal Planeko egiturazko aldaketaren espedientea, udalerriko aztarnategi arkeologikoen mugaketa, kategorizazioa eta zerrenda berrikusteari buruzkoa, bai eta Udal Plan Orokorreko lurzoru urbanizagarriko S-1 sektorearen egiturazko aldaketa ere, Garinoainen garbigunea ezarri ahal izateko, Udalak berak sustatuta.
Hirigintza araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Garinoainen, 2019ko apirilaren 9an.–Alkatea, Iñigo Arregui Oderiz.
ERANSKINA
Udal Plan Orokorraren egiturazko aldaketak (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1905032