5. HAUTESKUNDE PROZEDURA
IRUÑEKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko bereizi
diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda
Vicente Ager Iciz jaunak, Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkariak.
Aditzera ematen du: Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 57.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eranskin gisa ematen da argitara hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko bereizi diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda.
Iruñean, 2019ko apirilaren 15ean.–Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkaria, Vicente Ager Iciz.
ERANSKINA
2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeak direla-eta, Iruñeko barruti judizialeko udalek, hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko, gordetzen dituzten lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda
Adios:
Biltzeko lokalik ez dago.
Altsasu:
Gure Etxearen behealdea (Foruen plaza).
Iortia kultura-etxeko hitzaldi aretoa (2. gela), astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00ak arte.
Antsoain:
Kultur Gunea (Udalari aldez aurretik eskatuta). Ekitaldi aretoa (Lotzako errepidea, 1-3. Sarrera: Antsoaingo errepidea, z.g.), 150 lagunentzako tokia duena; 19:00etatik 22:00ak arte lanegunetan, eta 9:00etatik 22:00ak arte jaiegunetan.
Herriko plazak (Udalari aldez aurretik eskatuta). Goizez eta arratsaldez, 09:00etatik 21:00ak arte.
Arano:
Udaletxeko osoko bilkuren aretoa, ostegunetan, 17:00etatik 20:00ak arte.
Arakil:
Udaletxeko osoko bilkuren aretoa, astelehenetik ostiralera, aldez aurretik Udalari ordua eskatuta.
Arbizu:
Udaletxeko osoko bilkuren aretoa (Kale Nagusia, 7). Lanegunetan: 18:00etatik 22:00ak arte. Jaiegunetan: 11:00etatik 14:00ak arte.
Bakaiku:
Udaletxeko auzo gela eta udal pilotalekua, egun guztietan, goizeko 10:00etatik gaueko 10:00ak arte.
Barañain:
Sahats ikastetxe publikoa eta Alaitz ikastetxe publikoa. Ordutegia: 18:00etatik 21.30 arte, astelehenetik ostiralera.
Basaburua:
Biltzeko lokalik ez dago.
Baztan:
Elizondoko Arizkunenea kultura-etxea, 20:00etatik 22:00ak arte.
Bera:
Kultura-etxeko ekitaldi aretoa (Eztegara pasealekua, 11). 203 lagun sartzen dira.
Beralandeta (Eztegara pasealekua, 13). 60 lagun sartzen dira.
Ordutegia: 18:00etatik 22:00ak arte, egunero, kanpainak iraun bitartean.
Beriain:
Beriaingo kultura-etxeko ekitaldi aretoa, aldez aurretik erreserbatuta. Ordutegia: 10:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte, astearte eta ostegunetan.
Berriozar:
Kulturgune aretoa (Etxaburua kalea).
Berriobeiti:
Berriobeitiko erabilera anitzeko eraikina (Garbikundearen Andre Mariaren kalea, z.g.).
Artikako María de Maeztu kultura-etxea (Iturri bidea, 1, Artika).
Asteko egun guztietan, 19:00etatik 22:00ak arte. Larunbat eta igandeetan, 10:00etatik 22:00ak arte (aretoak erabilgarri egonez gero).
Berriozar:
Kulturgune (Etxaburua kalea) eta Musika Eskolako entzunaretoa.
Bertizarana:
Narbarteko trinketea; asteko egun guztietan eta edozein ordutan irekita egonen da.
Legasako pilotalekua, larunbat eta igandeetan, 16:00etatik 20:00ak arte, aldez aurretik eskatuta.
Oltza Zendea:Udaletxeko beheko solairuan dagoen aretoa. Ordutegia: astelehenetik igandera, 09:00etatik 22:00ak arte.
Zizur:
Lokal ofizialak:
- Asterain: Kontzeju Etxea. Egunero, arratsaldean, salbu eta asteazkenetan eta ostiraletan 20:00etatik aurrera.
- Zizur Txikia: Kultura-etxea; egunero, arratsaldean eta gauean, igandeetan izan ezik.
- Gazolatz: Kontzeju Etxea; egunero, arratsaldean eta gauean, igandeetan izan ezik.
- Larraia: Kontzeju Etxea; egunero, arratsaldean, igandeetan izan ezik.
- Muru-Asterain: Kontzeju Etxea; egunero, arratsaldean, igandeetan izan ezik.
- Paternain: Kontzeju Etxea; egunero, arratsaldean, igandeetan izan ezik.
- Undio: Kontzeju Etxea; egunero, arratsaldean, igandeetan izan ezik.
- Zarikiegi: Kontzeju Etxea; egunero, arratsaldean, igandeetan izan ezik.
Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko leku publikoak: kontzejuetako plazak eta pilotalekuak.
Donamaria:
Zerbitzu anitzeko aretoa.
Etxalar:
Kultur Etxea (Jauregieta kalea, 4). 100 lagunentzako tokia.
Astelehenetik ostiralera: 19:00etatik aurrera; larunbat eta igandeetan: egun osoa.
Etxarri Aranatz:Kultura-etxea (Kale Nagusia, 28). Ordutegia: 16:00etatik 21:00ak arte, lokala aldez aurretik erreserbatuta.
Elgorriaga:
Kultura-etxea, 25 lagunendako lekua duena, kanpainako egun guztietan 20:00etan.
Eneritz:
Biltzeko lokalik ez dago.
Eratsun:
Biltzeko lokalik ez dago.
Ergoiena:
Ergoieneko udaletxea (Intxorreta kalea, 15, Lizarraga).
Ezkurra:
Biltzeko lokalik ez dago.
Goizueta:
Udaletxeko Ganbara aretoa.
Imotz:
Biltzeko lokalik ez dago.
Irurtzun:
Udaletxea, kultura-etxea, udal pilotalekua eta udal kiroldegia (aldez aurretik eskatuta).
Herriko plaza guztiak, aldez aurretik eskatuta.
Itza:
Kultur aretoa (Itzako udaletxeko etxabea, Eritzen). Hauteskunde kanpainako egunetan, 17:00etatik 21:00ak arte.
Txulapain:
Txulapaingo udaletxeko erabilera anitzeko gela (San Miguel, 1, Markalain).
Lakuntza:
Udalaren kultura-etxeko ekitaldi aretoa.
Legarda:
Legardako udaletxea, 18:00etatik 24:00ak arte.
Lesaka:
Irain pilotalekua, 500 lagunentzako tokia duena; egun guztietan, 18:00etatik 22:00ak arte.
Udal pilotalekua, 500 lagunentzako tokia duena; egun guztietan, 18:00etatik 22:00ak arte.
Plazako kioskoa, egunero 18:00etatik 22:00ak arte.
Udaletxeko behealdea, 150 lagunentzako tokia duena; egun guztietan, 18:00etatik 22:00ak arte.
Kultura-etxea, Txokobiko aretoa, 270 lagunentzako tokia duena; egun guztietan, 18:00etatik 22:00ak arte.
Muruzabal:
Muruzabalgo udaletxea, bigarren solairua, 18:00etatik 24:00ak arte.
Obanos:
Kultur gela (Mesón). Ordutegia: 18:00etatik 22:00ak arte.
Odieta:
Erabilera anitzeko lokala, (Santa Catalina, 10, behea, Ziaurritz).
Oitz:
Udaletxeko osoko bilkuren aretoa.
Olazti:
Udal pilotalekua. Udal kiroldegia. Kultura-etxea. Herriko plazak.
Ollo:
Ollarango udaletxea (Santo Tomás, 1, Ollo).
Orkoien:
Gizarte-etxeko ekitaldi aretoa (Euntzeandia kalea, 1). Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00ak arte.
Iruña:
Elorri ikastetxe publikoa: ekitaldi aretoa.
José M.ª Huarte ikastetxe publikoa: ekitaldi aretoa.
San Francisco ikastetxe publikoa: ekitaldi aretoa.
Caldereríako gela: ekitaldi aretoa, maiatzaren 16an eta 23an izan ezik.
Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen eskura egonen dira Civivoxak, 18:30etik 21:30 arte, egun hauetan:
- Mendillorriko Civivoxa, ekitaldi aretoa, maiatzaren 12, 20 eta 23an.
- Condestable Civivoxa, ekitaldi aretoa, maiatzaren 13, 16, 22 eta 24an.
- Sanduzelaiko Civivoxa, ekitaldi aretoa, maiatzaren 14, 15 eta 21ean.
- Iturramako Civivoxa, ekitaldi aretoa, maiatzaren 17, 18 eta 19an.
Lokal horiek erabili nahi dituzten alderdi edo koalizioek gutxienez 48 ordu lehenagotik abisatu behar dute; Calderería kaleko lokala eskatu nahi izanez gero, Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorrari deituz (telefonoak: 948-420266 edo 948-420150) edo udaletxeko 4. solairuan bertaratuz; civivox bat erabili nahi izanez gero, cultura@pamplona.es helbide elektronikora idatziz edo ekitaldi publikoa egiteko kasuan kasuko civivoxari deituz (Sanduzelaiko Civivoxa 948 136400, Condestable Civivoxa 948 224249, Iturramako Civivoxa 948 366655 eta Mendillorriko Civivoxa 948 164114); gainerako lokalak nahi izanez gero, Ikastetxeen Zaintze eta Mantentze-lanetako zerbitzuburu den Ignacio Javier Pascual Ilzarbe jaunari deituz (948-420983, 948-420514 edo 629793355 telefonora), ikastetxeetako zuzendariei eta eskolazainei jakinarazteko.
Gares:
Garesko udaletxea.
Erabilera anitzeko gela, udaletxeko 2. solairuan (Julián Mena plaza).
Doneztebe:
Doneztebeko udaletxeko batzar aretoa, 50 lagunentzako lekua duena, kanpainako egunetan, 19:00etan.
Sunbilla:
Sunbillako udaletxeko 3. solairua (Kale Nagusia, 3-2).
Tirapu:
Biltzeko lokalik ez dago.
Ukar:
Biltzeko lokalik ez dago.
Ultzama:
Larraintzarko gizarte-etxeko ekitaldi aretoa. 94 lagun sartzen dira.
Urdazubi:
Kultura-etxea, 1. solairua, erabilgarri egonez gero.
Gizarte eraikina (Leorlas auzoa), 1. solairua, erabilgarri egonez gero.
Udal pilotalekua.
Urrotz:
Udaletxeko osoko bilkuren aretoa.
Uterga:
Utergako udaletxea, 18:00etatik 24:00etara.
Atarrabia:
Kultura-etxeko erakusketa aretoa, 100 lagunentzako tokia duena, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 21:00ak arte. Maiatzaren 21ean izan ezik.
Kultura-etxeko jokaespazioa, 299 lagunentzako tokia duena, astelehenetik ostiralera (maiatzaren 10ean izan ezik), 10:00etatik 21:00ak arte.
Kultura-etxeko 13. aretoa, 50 lagunentzako tokia duena, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 21:00ak arte.
Igantzi:
Herriko plaza.
Zabaltza:
Zabaltzako udaletxea (Kontzeju plaza, 1, Arraitza).
Beraskoaingo udaletxeko aretoa (Kontzeju plaza, 1, Beraskoain).
Beraskoaingo pilotalekua.
Zizur Nagusia:
Zizur Nagusiko Udalaren kultura-etxeko aretoa, 35 lagunentzako tokia duena. Ordutegia: 19:00etatik 21:30 arte. Egunak: astelehenetik larunbatera, biak barne.
Udaletxeko ekitaldi aretoa, 70 lagunentzako tokia duena. Ordutegia: 19:00etatik 21:00ak arte. Astelehenetik ostiralera, biak barne.
Zubieta:
Estalpea. Egun-orduak: astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00ak arte; larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 21:00ak arte.
Iragarkiaren kodea: J1905304