80. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Lan Eskaintza Publikoa 2019rako

Berako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko apirilaren 15eko bilkura arruntean,

ERABAKI ZUEN:

–Berako Udalaren Lan Eskaintza Publikoa onestea 2019. urterako, egonkortzeko tasa, bertan honako lanpostu hau sartuta: arkitekto tekniko 1.

–Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Iragarki-taulan eta udal Web orrian argitaratzea Berako Udalaren Lan Eskaintza Publikoa 2019. urterako.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beran, 2019ko apirilaren 16an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1905434