1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 6an hartua, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak finkatzen dituena.
Azaroaren 28ko 249/1986 Foru Dekretuak, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak salmenta bidez esleitzeko baldintzak finkatzen dituenak, ezartzen du Nafarroako Gobernuak finkatuko dituela urtero lurzati horien prezioak industrialde bakoitzerako.
Prezioen azken eguneratzea Nafarroako Gobernuak 2018ko abuztuaren 29an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2018ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abuztuaren 31koan.
Kontuan hartuta salmentak ez direla nahiko handitu prezioen eguneraketa aintzakotzat hartzeko, enpresek industria lurzatien baldintzetarako nolabaiteko interesa dutela ikusi bada ere, bidezkotzat hartzen da aipatutako erabaki horren bidez onetsitako prezio berberak mantentzea 2019. urtean eta, halaber, bertan adierazten diren gainerako baldintzak ere bai.
Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak
ERABAKITZEN DU:
1. Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak honako hauek izatea:
INDUSTRIALDEAREN IZENA | PREZIOA/m² (eurotan) |
Buñuelgo industrialdea | 20,85 |
Caparrosoko industrialdea | 19,13 |
Castejongo industrialdea | 20,81 |
Izizeko industrialdea | 19,50 |
Tuterako “Montes del Cierzo” industrialdea | 12,19 |
Olaztiko industrialdea | 39,75 |
Rocaforte-Zangozako industrialdea | 16,50 |
Vianako “La Alberguería” industrialdea | 41,25 |
Prezio horiei balio erantsiaren gaineko zergaren indarreko tasa gehituko zaie.
2. Aipatu industrialde bakoitzeko lurzati guztiei aplikatuko zaizkie prezio horiek, salbu eta jarraian adierazitako lurzatiei, honako prezio hau izanen baitute:
a) Buñuelgo industrialdea: Buñuelgo 2. poligonoko 935. katastro-lurzatia: 16,68 euro/m².
b) Caparrosoko industrialdea: Caparrosoko 5. poligonoko 830. (zati bat), 831. eta 832. katastro-lurzatiak: 16,26 euro/m².
c) Castejongo industrialdea: Castejongo 1. poligonoko 72. katastro-lurzatia: 13,53 euro/m².
d) Castejongo industrialdea: Castejongo 1. poligonoko 73. katastro-lurzatia: 14,57 euro/m².
e) Vianako “La Alberguería” industrialdea: Vianako 19. poligonoko 1111., 1115. eta 1142. katastro-lurzatiak: 35,06 euro/m².
3. Garapen Ekonomikorako Departamentuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak beharrezkoak diren jarduketak eginen ditu; batetik, zaharkituta geratu ahal izan den poligonoen partzelazioa eguneratzeko eta, bestetik, lurzati balioaniztunen kalifikazio urbanistikoa aldatzeko, lurzati horiek errazago merkaturatzeko, eta horien salmenta balioa suspertzeko.
4. Salmenten behin betiko esleipenaren ebazpena erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik ematen denean, kasu guztietan erabaki honen 1. eta 2. apartatuetan finkatutako prezioak aplikatuko dira, aurretik behin-behineko erreserba egina zutenetan barne.
5. Nafarroako Gobernuak kasuan-kasuan finkatuko du, proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera, azalera handiko instalazio bereziak ezartzeko erabiliko den industria lurzoru urbanizatu gabea saltzeko prezioa. Betiere enpresa adjudikazio-hartzailearen kontura izanen da beharrezkoak diren azpiegituren kostua.
6. Enpresa adjudikazio-hartzailearen kontura izanen dira salerosketaren eskritura publikoa formalizatzeko beharrezkoak diren gastu guztiak.
7. Prezioa ordaintzeko gerorapenen bat onesten den kasuetan aplikatuko den interes-tasa ez da Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Lege Organikoan ezartzen den diruaren legezko interesa baino txikiagoa izanen.
8. Tuterako “Montes del Cierzo” industrialdean salduko diren lurzatietan, fatxadaren luzera sakoneraren herena izanen da.
9. Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.
Iruñean, 2019ko martxoaren 6an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1903448