80. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

27/2019 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Tuteran goi tentsioko instalazio elektriko bat egiteko proiektuari, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ematea onesten duena.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren uztailaren 31ko 72/2018 Ebazpenaren bidez, Eólica Navarra SL Unipersonali aurretiko administrazio baimena eman, eta instalazio elektriko hauek egiteko aurkeztutako proiektuak onetsi ziren:

SAT09665 espedientea (proiektua eta aldaketaren eranskina):

–Azalpena: “La Cantera” 400/220/66 kV-eko transformazio azpiestazio elektrikoa.

–Instalazioaren kokapena: Tuterako udal-mugartea.

–Xedea: energia elektrikoa ekoizten duten instalazioak garraio sareari konektatzea.

SAT10886 espedientea:

–Azalpena: azpiestazio elektrikoaren sarrera eta irteerako linea elektrikoa, 220 kV-ekoa.

–“La Cantera” transformazio estazioa.

–Instalazioaren kokapena: Tuterako udal-mugartea.

–Xedea: energia elektrikoa ekoizten duten instalazioak garraio sareari konektatzea.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 13ko 131/2018 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen instalazio horien titulartasuna Gestión de Evacuación La Serna SLri eskualdatzeko.

2018ko abenduaren 26an, Gestión de Evacuación La Serna SLk instalazio horiei, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ematea eskatu du, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoa aplikatuz.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Gestión de Evacuación La Serna SLren eskaera jendaurrean jarri zen hogei egunean, iragarkia argitaratu baitzen 2019ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 22koan, eta Diario de Navarra egunkarian, egun berean. Halaber, eskaera Tuterako Udalari ere igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Ez da alegaziorik jaso horren inguruan.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 146. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak proiektuen separatak igorri ditu instalazio horiek ukitzen dituzten organismo edo entitateetara.

2019ko urtarrilaren 24an, Tuterako Udalak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi zerbitzuen txostenak igorri ditu, zeinen bidez adierazten baitute ados daudela eskatutako onura publikoaren deklarazioarekin, betiere eransten duten baldintza-agiria errespetatzen bada. Txostena Gestión de Evacuación La Serna SLri igorri zitzaion, eta otsailaren 12an enpresak adierazi zuen ados zegoela.

Otsailaren 11n Red Eléctrica de España SAUk txostena eman zuen (erref.: PELI-L-19-8632), adieraziz ez duela deus ere proiektuari, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ematearen kontra.

Otsailaren 22an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk jakinarazi zuen azpiestazioaren kokapenak ez diola eragiten Red Eléctrica de Españarekin batera duen lurzatian berari dagokion zatian.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa, bidezkoa da Gestión de Evacuación La Serna SLk eskatutakoa onartzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Instalazio horri, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ematea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.4 artikuluan aipatutako ondorioetarako.

2. Gestión de Evacuación La Serna SL enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

3. Ebazpen hau Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau Gestión de Evacuación La Serna SLri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

6. Ebazpen hau Tuterako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko martxoaren 1ean.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia. Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1903026