80. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2019ko martxoaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 1/2019 aldaketa Udalaren 2019ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Udaleko iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Tafallan, 2019ko apirilaren 4an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1904792