1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
49/2019 FORU DEKRETUA, apirilaren 3koa, Cristina Sarasa Villaverde andrea Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskudunaren titularrak proposaturik. Foru Administrazio Publikokoak diren edo hari atxikirik dauden funtzionarioen artetik eginen da izendapena, hautapen askez.
Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko apirilaren 3ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Cristina Sarasa Villaverde andrea Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko zuzendari izendatzea.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Zerga Ogasunari eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2019ko apirilaren 3an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
Iragarkiaren kodea: F1904766