1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
53E/2019 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Idoya Labiano Ruiz andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko Ikuskapen Jarduketak Erregistratzeko eta Kontrolatzeko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuak ezartzen du atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoaren arabera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dagoenez eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,
EBATZI DUT:
1. Idoya Labiano Ruiz andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko Ikuskapen Jarduketak Erregistratzeko eta Kontrolatzeko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Ebazpen hau interesdunari, Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2019ko martxoaren 20an.–Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko zuzendaria (titularraren ordez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren irailaren 30eko 37/2015 Foru Aginduaren arabera), Javier Zabaleta Zúñiga.
Iragarkiaren kodea: F1903924