2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITI
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Untzitiko Udalak, 2019ko martxoaren 14an egindako bilkuran, hasiera batean erabaki zuen onestea Mikel Muñoz Aramburuk sustatutako xehetasun-azterketa, Untzitiko Udal Plana alda dadin ALZ-2 eremuan, katastroko 4. poligonoko 224. lurzatian, Arantxa Diez Gómezen proiektuari jarraikiz.
Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (arau horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Untzitin, 2019ko martxoaren 29an.–Alkate udalburua, Antonio San Miguel Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1904809