2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Hiri-jarduketarako plan berezia BPI-8 eta BPI-9 unitateetan.
Testu bategina
Berriobeitiko Udalak, 2018ko ekainaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen BPI-8 eta BPI-9 unitateen Hiri-jarduketarako plan berezia (2018ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 13an). Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 11n.
Dokumentua behin betiko onetsi ondotik ikusi da badela ezberdintasun bat hasierako onespenaren dokumentuaren eta behin betikoaren artean: BPI-9aren iparraldeko mugan (BPI-8arekin) dagoen bide publikoko espazio baten bilbean. Ezberdintasun hori akats material baten ondorioa da, hain zuzen ere behin betiko onespenaren dokumentuan oinezkoendako espazioa ez irisgarritzat hartu zen, edozein kasutan ere urbanizatua eta lorategirik gabea.
Horregatik akatsa zuzendu zen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. Gainera, lurzoru urbanizatuen azalera zenbatzerakoan murriztu egin dela atzeman da. Bestalde, eustorma bat egitea aurreikusi da orain zuzendu den eremuan.
Beraz, testu bategina prestatu da, dokumentuaren azken bertsioa bilduko duena, Berriobeitiko Udalak 2019ko martxoan egindako bilkura arruntean onetsi baitzuen.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat.
Berriobeitin, 2019ko martxoaren 25ean.–Alkate udalburua, Juan M.ª Albizu Andueza.
ERANSKINA
Testu bategina (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1905226