80. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

86/2019 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 38 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Abenduaren 12ko 102/2018 Foru Dekretuaren bidez (244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 20koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako berritze-tasari dagokiona, eta hartan sartu ziren, besteak beste, suhiltzaileen lanpostu batzuk, funtzionario araubidekoak eta C mailakoak.

Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuak ezartzen duenez, lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez beteko dira.

Aipatu araudiari jarraituz, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 38 lanpostu huts (C mailakoak) lekualdatze lehiaketa bidez bete daitezela onestea, baita deialdiaren oinarriak ere.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 38 lanpostu huts (C mailakoak) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea.

Lanpostu hutsen zerrenda:

a) Suhiltzaileak. 30 lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak:

–Iruñeko suhiltzaileen etxe nagusia: 6526, 6529, 6796, 10634, 10635, 10636, 9784, 9873, 10478, 10485, 10573.

–Altsasuko suhiltzaileen etxea: 10637.

–Aurizko suhiltzaileen etxea: 5323.

–Lizarrako suhiltzaileen etxea: 5334, 10639.

–Lodosako suhiltzaileen etxea: 10638.

–Nabaskozeko suhiltzaileen etxea: 5335, 7574.

–Oronozko suhiltzaileen etxea: 10640, 10641.

–Azkoiengo suhiltzaileen etxea: 5765, 5786, 10642.

–Zangozako suhiltzaileen etxea: 582, 5787, 6080.

–Tafallako suhiltzaileen etxea: 10643, 4779, 5313.

–Tuterako suhiltzaileen etxea: 6532.

b) Suhiltzaileak. 8 lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, elebidunak (euskarazko B2 jakite-maila daukate):

–Iruñeko suhiltzaileen etxe nagusia: 489, 4804, 6521, 7810.

–Altsasuko suhiltzaileen etxea: 5312.

–Lizarrako suhiltzaileen etxea: 9691.

–Oronozko suhiltzaileen etxea: 4814, 5785.

2. Deialdiaren oinarriak onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 28an.–Barneko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Nekane Agreda Arróniz.

SUHILTZAILEEN LANPOSTUAK LEKUALDATZE LEHIAKETA
BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA. OINARRIAK

1.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 38 lanpostu huts (C mailakoak) betetzea lekualdatze lehiaketa bidez.

1.2. Lekualdatze lehiaketa honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:

–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

–Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 12ko 130/1998 Foru Agindua, merezimenduen baremoei buruzkoa.

–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

–Gainerako arau aplikagarriak, eta oinarri hauek.

2.–Lanpostu hutsak.

2.1. Lanpostuak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdi honetan, hasiera batean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 38 lanpostu huts sartzen dira, ebazpen honen II. eranskinean zehazten direnak.

2.2. Deialdi honetan hasiera batean egindako lanpostu eskaintza aurrerago osatzen ahalko da; izan ere, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik daudenak gehitzen ahalko dira.

2.3. Halaber, aipatutako lanpostu horiek deialditik kanpo uzten ahalko dira honako arrazoi hauengatik: birkokatze prozesu batean sartzeagatik, burutza utzi duten funtzionarioei edo jardunera itzuli direnei esleituak izateagatik edo antolamenduan ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

2.4. Gainera, lehiaketa honetan beste lanpostu bat eskuratzen duten lehiakideek hutsik utzitako lanpostuak ere sartuko dira.

2.5. Aurrekoa gorabehera, lehiakideek lekualdatze lehiaketan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko baldin eta “iraungitzeko” lanpostuak direlako bete behar ez badira edo antolatzeko arrazoiak direla-eta bete behar ez badira.

2.6. Deialdiaren 9. oinarrian aipatzen den lanpostu hutsak hautatzeko epean, deitutako lanpostuen ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira; hain zuzen ere, organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sartzen dituzten aldaketen ondorioz hutsik gelditzen direnak.

2.7. Lehiakideren batek lehiaketa honetan lanpostua lortu, eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, eskuratutako lanpostuaren izena hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Era berean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu, eta, bidezko denean, berriz lehiakideei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

3.–Baldintzak.

3.1. Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotan funtzionario izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) Suhiltzaile edo suhiltzaile gidari lanpostu baterako izendatu izana.

3.2. Euskarazko B2 maila ezarrita duen lanpostu elebidunen bat eskuratu nahi izanez gero:

–Euskarazko B2 maila ezarrita duen lanpostu elebidun baten titularra izatea edo horretan aritzea 3.3 puntuan ezarritako epean, edo

–Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera B2 maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasota dago titulu horien zerrenda, 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 27koan), edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan 9 urrats gaindituta izatea, edo ofizialki horren baliokidetzat hartzen den titulazioa izatea, edo

–Izangaiak hizkuntza horretan beharrezkoa den maila ote duen erabakitzeko proba gainditzea.

3.3. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

Horretatik kanpo gelditzen da euskarazko lanpostu elebidunetarako euskara eskakizuna, zeina 6. oinarrian adierazitako epea bukatzen den egunean betetzea eskatuko baita.

3.4. Behar diren hautapen probak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoan euskara edo Europar Batasuneko beste hizkuntzaren bat jakin beharra duten lanpostuetan 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera sartu diren lehiakideek hutsik dauden eta hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostuak bakarrik aukera ditzakete.

Hala ere, aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

3.5. Zerbitzu, atal, bulego edo unitate parekaturen bateko burutzaren bat betetzen ari direnek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzea, baldin eta deialdiko baldintzak betetzen badituzte. Prozedura honetan esleitutako lanpostuaz jabetzeak berekin ekarriko du zerbitzuko zuzendari izateari edo ataleko nahiz bulegoko buru edo horiekin parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.

3.6. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete daramaten funtzionarioek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

3.7. Lanpostu huts bati behin-behinekoz atxikita jardunera itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze lehiaketa honetara, behin betiko destinoa eslei dakien.

4.–Eskabidea, aurkezteko epea eta aurkezteko modua.

4.1. Izena ematea eta merezimenduak aurkeztea.

Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute inskripzio-eskaera, Internet bidez, helbide hau erabiliz: www.nafarroa.eus, “Menua”, “Tramiteak”, “Administrazioarentzako zerbitzuak”, “Enplegu publikoa eta sustapena”, deialdiaren aipamenean.

Eskabideari erantsi beharreko merezimenduak ere telematika bidez aurkeztu beharko dira, goian adierazitako helbidearen bidez eta deialdiaren baremoan zehaztutako atalei jarraikiz.

Lehiakideek honako merezimendu hauek ez dituzte aurkeztu beharko, lehiakide bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta epaimahaiaren esku jarri, baremazioa egin dezan:

–Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitortuak.

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak emandako ikastaroak, salbu hizkuntzen ikastaroak eta hizkuntzen ezagutza frogatzen duten agiriak, izangaiek aurkeztu beharko baitituzte.

–Web-orriaren “Merituen curriculuma” izeneko atalaren bidez erakusten direnak, aurreko deialdian aurkeztuak izateagatik, osorik baldin badaude.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.2. Betebeharrak frogatzea.

Euskarazko B2 maila ezarrita duen lanpostu elebidunen bat hartu nahi duten izangaiek 6. oinarrian adierazitako epean egiaztatu beharko dute euskara maila hori.

4.3. Epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ezin izanen da luzatu.

Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu eta telematika bidez igorri beharko dira, lekualdatze lehiaketa honetan izena emateko eskabidea aurkezteko epean.

5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Barneko zuzendari nagusiak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun balioduneko epean baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituztela, eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

5.2. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Barneko zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe utzi dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

5.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

5.4. Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Barneko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

6.–Euskaraz jakin beharra.

Ondoren, hamar egun balioduneko epea irekiko da euskarazko maila jakin bat ezarrita duten lanpostu elebidunetako bat eskuratu nahi dutenek bide hauetako bat har dezaten:

–Eskatutako euskara maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat aurkeztea (titulua edo ziurtagiria bat etorri beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan, 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 27koan, argitaratua), edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan 9 urrats gaindituta izatea, edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izatea.

Dena dela, dokumentazio hori ez dute aurkeztu beharrik izanen merezimenduak baloratzeari begira aurkeztua dutenek, ez eta maila hori ezarrita duen lanpostu baten titularrak direnek edo horietako batean lanean ari direnek ere.

–Euskara maila neurtzeko proba egin diezaiotela eskatzea.

Probaren deialdia Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko da, Interneten, baita Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean ere.

7.–Epaimahaiaren osaera.

7.1. Honako hauek osatuko dute lehiaketako kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Carlos Orta González-Orduña jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Aurreneurri, Ikuskapen eta Zabalkunde Ataleko burua.

Ordezkoa: Félix Esparza Fernández jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Esku-hartze Operatiboaren, Parkeen, Kanpainen eta Taldeen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Langileria Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

Ordezkoa: Langileria Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

–Idazkaria: Javier Moreno Zudaire jauna, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Zerbitzukoa.

Ordezkoa: Begoña Martínez Barrado andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko burua.

7.2. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

7.3. Administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako aurreikusitako arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko diote. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

8.–Merezimenduak.

8.1. Aurreko 4. oinarrian ezartzen den bezala, merezimendu guztiak telematika bidez aurkeztu behar dira, eskabideak aurkezteko epean. Dena dela, Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen frogagiriak ez dira aurkeztu beharko, ezta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak egindako ikastaroei buruzkoak (salbu hizkuntza ikastaroak eta hizkuntza maila egiaztatzekoak) eta web-orriaren “Merituen curriculuma” izeneko atalaren bidez erakusten direnak ere, aurreko deialdian aurkeztuak izateagatik, osorik baldin badaude. Horiek guztiak zuzenean helaraziko dizkio deialdia egin duen organoak epaimahaiari.

8.2. Aurkeztutako merezimenduak deialdi honen I. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

8.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

8.4. Izangaiek lehiaketan lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiakide adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

8.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu lehiakideek alegatu eta frogatutako merezimenduei buruz.

8.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu parte-hartzaileek lortutako puntuazioak Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta Interneteko helbide honetan: www.nafarroa.eus, “Menua”, “Tramiteak”, “Administrazioarentzako zerbitzuak”, “Enplegu publikoa eta sustapena”, deialdiaren aipamenean. Era berean, bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

8.7. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak parte hartzen duten pertsona guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta Interneteko helbide honetan: www.nafarroa.eus, “Menua”, “Tramiteak”, “Administrazioarentzako zerbitzuak”, “Enplegu publikoa eta sustapena”, deialdiaren aipamenean. Era berean, lehiakideen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Barneko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera.

9.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

9.1. Behin epaimahaiaren espedientea jasotakoan, Barneko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du lekualdatze lehiaketan azkenean sartzen diren lanpostu hutsak zehazteko, deialdi honen bigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

9.2. Lanpostu hutsak aukeratzeko epea Barneko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez ezarriko da; eta hura Nafarroako Gobernuko iragarki-taulan argitaratuko da, bai eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen webgunean ere.

Parte-hartzaileek 10 egun balioduneko epea izanen dute eskaera telematika bidez aurkezteko, lehen aipatutako helbideko esteka erabiliz, eta nahi lituzketen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Eskaera ezarritako epean bidaltzen ez dutenek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Lanpostu hutsak aukeratzeko epea amaituta, lehiakideak ezin izanen dio uko egin aukeratutako lanpostuari.

9.3. Lanpostuak betetzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat, izangaiek ezin dute orain atxikita dauden zuzendaritza nagusi edo erakunde autonomo bereko lanpostu hutsik hautatu (zuzendaritza nagusi baten mende ez dagoen maila beheragoko unitate organiko bati atxikita badaude, debeku bera izanen dute), salbu eta lanpostu aldaketarekin udalerria, zentroa edo lanaldi arrunt edo partzialaren araubidea ere aldatzen bada.

10.–Esleipena eta lanpostuaz jabetzea.

10.1. Lehiaketan lortutako puntuazioen hurrenkerari jarraikiz esleituko dira lanpostu hutsak.

Lanpostu huts bat hautatzeak berekin dakar lehiakideak eskaeran adierazitako lanpostuen artean esleitzen zaiona berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

Barneko zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, dagokien lanpostua esleituko die lehiakideei, eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

10.2. Lehiakideek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun balioduneko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non ez duen organo deitzaileak, ebazpen horretan, beste data bat ezartzen jabetza hartzeko.

11.–Ordainsariak.

Lekuz aldatzen direnek gaur egungo xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

12.–Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Barneko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik.

Deialdiaren, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, salbu kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, honako hauetan xedatutakoarekin bat: martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua (foru lege horren bidez jorratu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta Foru-sektore publiko instituzionala), eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikulua (lege horren bidez jorratu zen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

I. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen da deialdia argitaratzen den egunean aitortua duen antzinatasun urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.

2. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari begira, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola-orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Txostenak edo komunikazioak biltzarretan edo jardunaldietan aurkeztea, lan zientifiko edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta haiek aldizkari espezializatuetan argitaratzea: 2 puntu gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan izanik lana edo jarduera bakarka edo taldeka egina den, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, herrialdekoa edo nazioartekoa den ere.

3) Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo horrelakoak antolatzea: puntu bat gehienez ere; epaimahaiak baloratu beharrekoak haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak lanpostuarekin zerikusia dutenean baizik ez dira baloratuko.

2. Baremoaren b) atal honetako puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez.

c) Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

–Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horiek jakitea beharrezkoa ez den lanpostuetan, 2 puntu gehienez haietako bakoitzagatik.

–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 4,6 puntu bitarte emanen dira destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetan sartu nahi denean, eta 2,76 puntu bitarte destinoa eremu mistoko eta eremu ez-euskalduneko lanpostuetan sartu nahi denean.

Oharrak c) atal osorako:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 maila izanez gero, 2/5; B1 maila izanez gero, 3/5; eta, B2 maila izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu modura baloratzerakoan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zenbat dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak edo Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak espresuki antolatutako azterketen emaitzak ere erabiltzen ahalko dira; azterketa horiek bost zailtasun maila dituzte, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren bostena emanen zaio maila bakoitzari.

II. ERANSKINA

Suhiltzaileen lanpostu hutsak

LANPOSTUA

SUHILTZAILE-ETXEA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

6526

ETXE NAGUSIA, IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

6529

ETXE NAGUSIA, IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

6796

ETXE NAGUSIA, IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

10634

ETXE NAGUSIA, IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

10635

ETXE NAGUSIA, IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

10636

ETXE NAGUSIA, IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

9784

ETXE NAGUSIA, IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

9873

ETXE NAGUSIA, IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

10478

ETXE NAGUSIA, IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

10485

ETXE NAGUSIA, IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

10573

ETXE NAGUSIA, IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

489

ETXE NAGUSIA, IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

EUSKARA, B2

4804

ETXE NAGUSIA, IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

EUSKARA, B2

6521

ETXE NAGUSIA, IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

EUSKARA, B2

7810

ETXE NAGUSIA, IRUÑA

NGko FUNTZIONARIOA

EUSKARA, B2

10637

ALTSASU

NGko FUNTZIONARIOA

5312

ALTSASU

NGko FUNTZIONARIOA

EUSKARA, B2

5323

AURITZ

NGko FUNTZIONARIOA

5334

LIZARRA

NGko FUNTZIONARIOA

10639

LIZARRA

NGko FUNTZIONARIOA

9691

LIZARRA

NGko FUNTZIONARIOA

EUSKARA, B2

10638

LODOSA

NGko FUNTZIONARIOA

5335

NABASKOZE

NGko FUNTZIONARIOA

7574

NABASKOZE

NGko FUNTZIONARIOA

10640

ORONOTZ

NGko FUNTZIONARIOA

10641

ORONOTZ

NGko FUNTZIONARIOA

4814

ORONOTZ

NGko FUNTZIONARIOA

EUSKARA, B2

5785

ORONOTZ

NGko FUNTZIONARIOA

EUSKARA, B2

5765

AZKOIEN

NGko FUNTZIONARIOA

5786

AZKOIEN

NGko FUNTZIONARIOA

10642

AZKOIEN

NGko FUNTZIONARIOA

582

ZANGOZA

NGko FUNTZIONARIOA

5787

ZANGOZA

NGko FUNTZIONARIOA

6080

ZANGOZA

NGko FUNTZIONARIOA

10643

TAFALLA

NGko FUNTZIONARIOA

4779

TAFALLA

NGko FUNTZIONARIOA

5313

TAFALLA

NGko FUNTZIONARIOA

6532

TUTERA

NGko FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F1904664