80. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hirigintzako araudia, Iruñeko Udal Planeko egiturazko aldaketarena, 5. poligonoko 340. lurzatian
(XIX. unitate integratuko Z-1 eremua-Aita Pauldarrak)

Iruñeko Udalak, 2019ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-ABR-19 (18_2/MO).

“Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

ERABAKITZEN DA:

1. Jakintzat hartzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak emandako martxoaren 7ko 31E/2019 Foru Agindua, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen egiturazko aldaketa Iruñeko Udal Planeko 5. poligonoko 340. lurzatian (XIX. unitate integratuko Z-1 eremua-Aita Pauldarrak), Paulgo San Bizenteren Misioko Kongregazioak (Aita Pauldarrak, Zaragozako Probintzia Kanonikoa) sustaturik.

2. Hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Iruñean, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

Hirigintzako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1905416