2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Hiri-jarduketarako plan berezia. Behin betiko onespena
Cadreitako Udalak, 2019ko apirilaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Cadreitako Udal Planean hirigintzako determinazioak aldatzeko. Erabilera xehatu orokorrei eta onartuei eta esku-hartze onargarriei eta debekatuei dagokie aldaketa, bai eta horien gaineko erregulazioari ere. Hasierako onespena 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 12an.
Argitara ematen da behin betiko onespenaren erabakia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko.
Cadreitan, 2019ko apirilaren 3an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
ERANSKINA
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1904802