1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran suhiltzaile-ofizialen lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiaren aurka.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 2997/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran suhiltzaile-ofizialen lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia. Prozedura horretan, deialdi horren aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri dute José Roberto Yoldi Echarren eta Jesús María Sos Arizu jaunek, Nafarroako Aparailari eta Arkitekto Tekniko eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargo Ofiziala ordezkatuz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, alegazioak egin ahal izateko iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko gehieneko epean, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2019ko martxoaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1903502