80. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

145E/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Hematologiako Laguntza Zerbitzuko buru den Ana Margarita Redondo Izal andrearen izendapena luzatzen duena, merezimendu-lehiaketaren bidez esleitu baitzitzaion kargua bitarte baterako.

Osasuneko kontseilariak apirilaren 26an emandako 166E/2018 Foru Aginduaren bidez, Ana Margarita Redondo Izal andrea Nafarroako Ospitaleguneko Hematologiako Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen, bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Ana Margarita Redondo Izal andrea 2018ko apirilaren 30ean jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko Ospitalizazioko eta Urgentziazko Prozesuen Zuzendariordetza Asistentzialak eskatu du Ana Margarita Redondo Izal andrearen izendapena luzatzeko, Nafarroako Ospitaleguneko Hematologiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan bitarte baterako, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza arloko zerbitzuetako eta ataletako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Ana Margarita Redondo Izal andrearen bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Hematologiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Ana Margarita Redondo Izal andrearen bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebeterako luzatzea, 2019ko apirilaren 30etik aurrera, Nafarroako Ospitaleguneko Hematologiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

2. Foru agindu hau Ana Margarita Redondo Izal andreari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, eta Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzara, Profesionalen Zuzendaritzara eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitatera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 4an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1904868