80. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

67E/2019 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Cristina Sarasa Villaverde andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko Tributuen arloko Aholkularitza, Dokumentazio eta Zabalkunderako Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBATZI DUT:

1. Cristina Sarasa Villaverde andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko Tributuen arloko Aholkularitza, Dokumentazio eta Zabalkunderako Ataleko burua, kargutik kentzea.

2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko apirilaren 3an.–Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendaria (titularraren ordez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren martxoaren 28ko 38/2019 Foru Aginduaren arabera), Javier Ezpeleta Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F1904764