80. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Hondakin Teknikari lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez
eta aldi baterako kontratuarekin betetzeko deialdia deuseztatzea

Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak apirilaren 12an honako erabakia hartu zuen:

“Tokiko Gobernu Batzordeak 2018ko azaroaren 30ean erabaki zuen Hondakin Teknikari lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta aldi baterako kontratuarekin betetzeko deialdiaren arau erregulatzaileak onestea. Oinarrietan zenbait akats zeudela oharturik, horiek zuzendu egin ziren eta zuzenketa 2019ko otsailaren 22ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Ondoren, Tokiko Gobernu Batzordeak 2019ko martxoaren 7an erabaki zuen deialdiaren oinarri batzuk aldatzea, tribunalaren osaera aldatuz, langileen ordezkaria gehituz.

Dagokion epearen barruan, errekurtsoa aurkeztu da Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua aipatutako deialdiaren eta oinarrien aurka.

Udalaren Aholkularitza Juridikoaren txostena ikusirik errekurtsoari buruzkoa eta deialdiaren ingurukoa, jakinaraziz plaza behin betikoz bete daitekeela, eta aholkatuz bertan behera uztea prozedura hau, geroago deialdi berria sortuz.

Horrenbestez, Tokiko Gobernu Batzordeak erabaki du: Bertan behera eta ondoriorik gabe uztea Baztango Udaleko Hondakin Teknikari lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta aldi baterako kontratuarekin betetzeko deialdia, 2019ko otsailaren 15ean 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua.”

Baztanen, 2019ko apirilaren 12an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1905435