2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Udal Planeko katalogoaren aldaketa puntual xehatua, Aita Javerianoen komentua izandakoan (UI.XV unitateko ZOR-1 eremuaren 5. poligonoko 197. lurzatia, Media Luna kalea, 39). Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2019ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 07-MAR-19 (20–1/MO).
«Jendaurreko epea iragan baita Aita Javerianoen komentua izandakoan Udal Planeko katalogoaren aldaketa puntual xehatua egiteko dokumentua (U.I. XV unitateko ZOR-1 eremuaren 5. poligonoko 197. lurzatia, Media Luna kalea, 39) 2018ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 31n argitaratu ondotik (JOB 18-DIC-18, 5/CV), haren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe; ikusirik Nafarroako Gobernuaren Ondare Arkitektonikoaren Zerbitzuak urtarrilaren 16ko eta martxoaren 4ko datarekin egindako txostenak; ikusirik, orobat, Luis Irisarri Nagorek, Global Numa SL ordezkatuz, 2019ko otsailaren 28an aurkeztutako testu bategina, eta Planeamenduko zuzendariaren eta Hirigintza Gerentziako letratuaren 2019ko martxoaren 4ko txostenekin bat etorriz, erabaki da:
1. Behin betiko onestea Aita Javerianoen komentua izandakoan Udal Planeko katalogoaren aldaketa puntual xehatua egiteko agiria (U.I. XV unitateko ZOR-1 eremuaren 5. poligonoko 197. lurzatia, Media Luna kalea, 39). Luis Irisarri Nagorek sustatu du agiria, Global Numa SL ordezkatuz, Aita Javerianoen komentua izandakoaren eraikinaren zati bat deskatalogatzeko, babes mailako III. gradua baitzuen Iruñeko Udal Plan Orokorraren Katalogoan.
2. Erabaki hau eta onetsitako dokumentuaren ale bat igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Departamentura eta Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusira; eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.»
Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2019ko martxoaren 18an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
ERANSKINA
Onetsitako aldaketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1904049