15. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 22a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

437/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 21ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Ana Sagüés Sarasa andrea Mahastizaintza eta Enologia Ataleko buru izendatzen duena.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2018ko BERDINNA Sariaren deialdia egin eta hura emateko oinarriak ezartzen dituena.

2E/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, I+G proiektuak egiteko laguntzen 2018ko deialdia onesten duena.

3596/2017 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 30eko 3014/2016 Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez, 3.700.000 euroko gastua baimendu eta diru-laguntzen deialdia onetsi zen Nafarroako toki entitateetarako, langabeak kontratatzearren interes orokorreko edo sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko, baita horren oinarri arautzaileak ere, 2017ko gastuen aurrekontuko “Enplegu plana. Gizarte intereseko obra edo zerbitzuak kontratatzeko diru-laguntzak. Sektoriala eta PE Gazte Enplegua EGIF-YEI” izeneko 950001 96100 4609 241100 partidaren kargura.

45/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 22ko 1342/2017 Ebazpena aldatzen duena. 1342/2017 Ebazpenaren bidez, “Nekazari gazteak beren gain jartzea” neurrirako laguntzen 2017ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean.

Laburpena, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 2E/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, I+D proiektuak egiteko laguntzen 2018ko deialdia onetsi da.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

26D/2017 EBAZPENA, urriaren 26koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Asociación Navarra de Licenciatarios de Apuestas Deportivas (ANLAD) izeneko elkartea eratu dela aditzera ematen duena (gordailu zenbakia: 31100033).

1.7. BESTELAKOAK

563/2017 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 223/2014 Ebazpenaren 6.1 artikulua aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako arte ikasketetan kredituak onartu eta transferitzeko sistema ezarri zen.

1070/2017 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Akordeoiaren eta Gaitaren espezialitateak Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen dituena, Corellako Udalaren “Blas de Laserna” Musika Eskolak eman ditzakeen ikasketen atalean.

358/2017 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, Caparrosoko (Nafarroa) Santa Fe eliza izeneko monumentua ondasun inbentariatu deklaratzeko espedientea irekitzen duena.

63/2017 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, mahatsondoen ekoizle-ugaltzaile izateko eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan inskribatzeko baimena ematen duena.

315E/2017 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Barasoaingo udal-mugartean dagoen zerriak gizentzeko ustiategi bateko mindak eramateko hodiaren proiektua legeztatzeko. Sustatzailea GAM Ganadera SL da.

316E/2017 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, Irañetako 2. poligonoko 59. lurzatian enduro kirola praktikatzeko pistaren Ingurumen ukipenetarako baimenean ageri den titulartasuna aldatu eta Irañetako udalari ematen diona. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 5eko 165E/2015 Ebazpenaren bidez eman zen aipatu baimena.

330E/2017 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, Atarrabiako udal-mugartean enbalajeetarako kartoia egiten duen fabrikaren instalazioaren aldaketa nabarmena baimentzen duena. Instalazioaren titularra Abelan San Andrés SL da.

331E/2017 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Galarko udal-mugartean haragi-industria integratuko instalazio baten Ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzen duena. Instalazioaren titularrak Protectora de Carnes SL eta Vacuno de Navarra SL dira.

332E/2017 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Oltza Zendearen udal-mugartean ibilgailu motordunak fabrikatzeko dagoen instalazio baten aldaketa nabarmena baimentzen duena. Jardueraren titularra Volkswagen Navarra SA da.

335E/2017 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren zuzendariak emana, San Adriango udal-mugartean elikagai aurrekozinatuak fabrikatzen dituen instalazio baten aldaketa nabarmena baimentzen duena. Instalazioaren titularra General Mills San Adrián SL da. Aldaketaren xedea da arto-tortillak prestatzeko bi labe lekuz aldatzeko proiektua gauzatzea (YASA proiektua); horren ondorioz, instalazioak eta jarduerak berak Ingurumen baimen integratuaren kasuan kasuko espediente administratiboetako baldintzak bete beharko dituzte, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinean agertzen diren baldintzak.

760E/2017 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Ingurumen baimen integratua ematen duena Cintruenigoko udal-mugartean kokatutako zerri-gizendegi baterako. Horren ondorioz, instalazioak eta jarduerak berak Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agirietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta, edozein kasutan, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintza eta neurriak. Instalazioaren titularra Ayala Sánchez Manuel Ribe Chivite Beatriz da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASU

Deialdia, Obra Zerbitzuan aritzeko iturgin eta zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

Deialdia, Obra Zerbitzuan aritzeko igeltsero eta zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

ANTSOAIN

2017ko lan publikoaren eskaintza

BERA

Deialdia, oposizio bidez zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat, euskara jakitearen betebeharra duena, aldi baterako eta administrazio-kontratuarekin betetzeko, eta izangaien zerrenda osatzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren

IRUÑA

Deialdiak, fagot eta kantu espezialitateetako irakasleak aldi baterako kontratatzeko zerrendak osatzeko

TAFALLA

Deialdia, udaltzainaren hiru lanpostu betetzeko. Akats zuzenketa eta oinarrien aldaketa

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIA

Aldaketa 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

BARAÑAIN

Udalaren ludotekaren funtzionamendua arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

BAZTAN

19/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

BERRIOBEITI

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

CORELLA

Alkatetza beste baten esku uztea

Tokiko Gobernu Batzarreko kide baten izendapena

EGUES

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

ETXARRI ARANATZ

Udal bulegoetako 2018ko egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Gizarte Segurantzako kotizazio-osagarriari buruzko erabakia

Aurrekontuko aldaketaren behin betiko onespena: 2017/01U

ETXAURI

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

IMOTZ

Jarduera-lizentzia. Eskaera

ITZAGAONDOA

2018rako zerga-tasak

IZURDIAGA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

LARRAGA

Zinegotzien botoen eskuordetzea Udalaren bilkuretan

Udalbatzaren eskumenak Alkatetzaren esku uztea

Hainbat tributu borondatez ordaintzeko epea 2018rako

ELIZAGORRIA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

LEKUNBERRI

Aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

2018rako karga-tasak, tasak eta tarifak

LEOTZ

Alkatetza beste baten esku uztea

RIBAFORADA

2018ko lan egutegia

SANTAKARA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

2018ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta beste zergapetze mota batzuk

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen ordenantzan. Hasierako onespena

URROZ

1. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Eskuordetza ezkontza zibila egiteko

EGUESIBAR

Alkatetza bertze baten esku uztea

OLLARAN

Euskara ikasteko laguntzen ordenantza. Hasierako onespena

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Aldaketa, Hiru urte baino gutiagoko seme-alabak dituzten familiendako laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

VILLATUERTA

Udal ordenantza, Musika ikasketen arloko laguntzak arautzen dituena. Behin betiko onespena

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Lursail baten kalifikazio juridikoaren aldaketa, desafektazioa eta desatxikipena behin betiko onartzea, Urtasungo 30. poligonoko 15. lurzatian

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

ULTZAMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, etxeko laguntza zerbitzuaren ordenantzan eta tarifen eranskinean. Behin betiko onespena

ARTZIBAR, OROTZ-BETELU ETA LONGIDAKO UDALEN BATASUNA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y POLÍTICA FINANCIERA

Anuncio de subasta de bien inmueble

JUZGADO DE LO SOCIAL
NÚMERO DOS DE PAMPLONA

Citación. Procedimiento ordinario 905/2017