15. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

45/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 22ko 1342/2017 Ebazpena aldatzen duena. 1342/2017 Ebazpenaren bidez, “Nekazari gazteak beren gain jartzea” neurrirako laguntzen 2017ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak nekazaritzaren garapenerako laguntza arautu zuen, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez, eta indarrik gabe utzi zuen Kontseiluaren 1698/2005 (EB) Erregelamendua; haren 19. artikuluan nekazaritzako ustiategiak eta enpresak garatzeko neurria ezarri zuen, eta azpineurri gisa, berriz, artikulu horren 1, a) puntua, nekazari gazteek enpresak sortzeari buruzkoa.

Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren proposamenak laguntza hori jasotzen du 6. neurrian (“nekazaritza eta enpresa ustiategien garapena”), eta, zehatzago, “nekazari gazteak bere gain jartzeko laguntza” azpineurrian. Haren definizioan kontuan hartu da, 1305/2013 Erregelamenduak berak eskatu bezala, Nafarroako Foru Komunitateko AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak), landa garapenari dagokionez, eta, bereziki, nekazaritzako elikagaien sektoreari dagokionez.

2017ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 24an, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1342/2017 Ebazpena argitaratu zen, “Nekazari gazteak beren gain jartzea” neurrirako laguntzen 2017ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi zituena, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barrenean.

Gerta daiteke ebazpen horretan eskaerak aurkezteko aipatzen den epea nahikoa ez izatea departamentuari eskaerak betetzen eta aurkezten laguntzen dioten entitateek jarduera horiek gauzatu ditzaten behar bezalako zehaztasunarekin. Horregatik, beharrezkotzat jotzen da hasieran ezarritako epea, 2018ko urtarrilaren 24an amaitzen dena, luzatzea. Horrela, 2018ko otsailaren 7ra arte aurkezten ahalko dira eskaerak.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1342/2017 Ebazpenaren 4. puntua, 2017ko deialdian eskaerak aurkezteko epeari buruzkoa, aldatzea. Ebazpen horren bidez, “Nekazari gazteak beren gain jartzea” neurrirako laguntzen 2017ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean. Honela geldituko da idatzita:

“4. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko deialdian.

Deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 7an bukatuko da.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Nafarroako Gobernuaren Diru-laguntzen Datu Baseari komunikatzea.

4. Ebazpen honen aurka, administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 16an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1800792