15. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

563/2017 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 223/2014 Ebazpenaren 6.1 artikulua aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako arte ikasketetan kredituak onartu eta transferitzeko sistema ezarri zen.

Ikusirik Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak egindako txostena, non proposatzen baita azaroaren 11ko 595/2013 Ebazpenaren 6.1 artikulua aldatzea (ebazpen horren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako arte ikasketetan kredituak onartu eta transferitzeko sistema).

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Maiatzaren 22ko 223/2014 Ebazpenaren 6.1 artikuluaren aldaketa onestea eta jarraian adierazten den bezala uztea (ebazpen horren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako arte ikasketetan kredituak onartu eta transferitzeko sistema):

6.1. “Ikasleek, gehienez ere, 6 kreditu arteko onarpena lor dezakete aukerako irakasgaiei dagokienez, kultur, arte eta kirol jardueretan, ikasleen ordezkaritzakoetan, elkartasunezkoetan eta lankidetzakoetan izandako parte-hartze frogatuagatik.

Salbuespenez, aukerako irakasgaiengatik onartutako kreditu kopurua handiagoa izaten ahalko da, baldin eta, ikasketa-plan berri bat ezartzearen ondorioz, musikako arte ikasketen kredituen karga desbideratzen bada.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioari, Corellako Arte eta Goi mailako Diseinu Eskolari eta “Creanavarra” diseinuko goi mailako ikastetxe pribatu baimenduari.

4. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko azaroaren 22an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1713651