15. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

19/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 27an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia: 19. zenbakia.

Partida hau sortzen da gastuen aurrekontuan:

GASTUAK:

1-16900-6270001 TIP: Zigaurren, saneamendua, zoladura, argiteria publikoa; Zigan, argiteria: 49.000,00 euro.

Aldaketaren finantzaketa:

DIRU-SARRERAK:

1–87000 Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 49.000,00 euro.

Baztanen, 2017ko abenduaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1715179