2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Udal bulegoetako 2018ko egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa
Gaur egun ordezkari sindikalak ez izanda, eta langileak informatuta, Alkateak bere proposamena azaldu du. 2017ko abenduaren 1ean Osoko Bilkurak proposamena onartu du.
Etxarri Aranazko Osoko Bilkurak aho batez erabakia hartu du, honako xedapen hauei jarraikiz:
–614/2017 Ebazpena, ekainaren 1ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena. Osoko Bilkurak aho batez erabaki du:
1. 2018ko jaiegunen lan egutegi hau onestea, Etxarri Aranazko udal bulegoetarako:
Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
Urtarrilaren 6a, larunbata: Errege eguna.
Martxoaren 29a: Ostegun Santua.
Martxoaren 30a: Ostiral Santua.
Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.
Maiatzaren 1a: Langilearen Eguna.
Ekainaren 13a: San Kiriko.
Ekainaren 16an, larunbata: San Adrian.
Abuztuaren 6, 7, 8: Herriko Jaiak.
Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Zeruratzea.
Urriaren 12a: Pilar Ama Birjinaren eguna.
Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.
Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 8a, larunbata: Andre María Sortzez Garbia.
Abenduaren 25a: Eguberria.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2018. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.
2.–Etxarri Aranazko Udalaren bulegoetan, eguneko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 217 egun, eta zerbitzuen beharren arabera osatu beharko da urteko lanaldiaren lanordu-kopurua, 1.592 ordukoa baita. Arlo bakoitzeko langileak zerbitzuetara egokitutako ordutegia izango du eta aurrerago zehaztuko da.
Langile bakoitzak bi opor egun izango ditu nahi duenean hartzeko, orduka edo egunka, beti ere udaleko zerbitzu minimoak betetzen badira.
3.–Erregistro orokorra 10:00etatik 14:00etara egonen da irekita, jendea hartzeko.
Etxarri Aranatzen, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.
Iragarkiaren kodea: L1800528