2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Udalbatzaren eskumenak Alkatetzaren esku uztea
Larragako Udalak, 2017ko urriaren 26ko osoko bilkuran, erabaki zuen Alkatetzaren esku uztea ondoko obraren hurrengo kontratazio faseak: “Larragako zinema-aretoa egokitzea, gune eszeniko, ikus-entzunezkoen gune eta auditoriumerako (Larragako zinema-aretoa Eraikuntzako araudi teknikora egokitzea)”. Hori guztia honako hauetan xedatuari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 226.1 eta 8 artikuluetan, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legeaz azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bateginaren bigarren xedapen gehigarriari dagokionez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.4 artikuluan. Xedea da kontratazio horretarako tramiteak arintzea.
Argitara ematen da orok jakin dezan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 51.3. artikuluan ezarritakoa bete beharrez.
Larragan, 2017ko abenduaren 22an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L1715020