1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
63/2017 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, mahatsondoen ekoizle-ugaltzaile izateko eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan inskribatzeko baimena ematen duena.
Francisco Jesús Moreno Sánchez jaunak eskaera bat erregistratu zuen 2017ko ekainaren 21ean, Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan inskribatzeko eta mahatsondoen ekoizle-ugaltzaile izateko baimena eskuratzeko.
Eskaera eta produkzio-prozesu guztien azalpen-memoria azterturik, eta instalazioetan ikuskatze-lanak egin ondoren, eskatutako baimenak ematea proposatu du Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak, arlo horretako indarreko araudiak eskatutakoa betetzen delako.
Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.
Adierazitakoarekin bat eta Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak irailaren 23an emandako 175/2015 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,
EBATZI DUT:
1. Francisco Jesús Moreno Sánchez jaunari mahatsondoen ekoizle-ugaltzaile izateko baimena ematea, eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan inskribatzea ES15310388 ekoizle zenbakiarekin.
2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2017ko azaroaren 24an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.
Iragarkiaren kodea: F1713741