15. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR, OROTZ-BETELU ETA LONGIDAKO UDALEN BATASUNA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Artzibar, Orotz-Betelu eta Longidako Udalen Batasunak, idazkari bakarra izateko eratuak, 2017ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018. urteko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Artzeko Udaleko Idazkaritzan, Batasunaren egoitza baita, egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Artzibarren, 2017ko abenduaren 22an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1715125