2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Santakarako Udalak, 2017ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa.
6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatuarekin bat, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko oholean argitaratu ondoren, hamabost egun baliodunean egonen da jendaurrean espedientea, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Orobat, aditzera ematen da, ezen, jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat hartuko dela.
Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Santakaran, 2017ko abenduaren 12an.–Alkate udalburua, Jesús Luis Caparroso Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1715111