15. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Hainbat tributu borondatez ordaintzeko epea 2018rako

Segurtasun juridikoa bermatzeko asmoarekin, jarraian ematen dira tributuak eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrerak borondatez ordaintzeko epeak 2018rako, zein bere ordenantza fiskal edo prezio publikoen arau erregulatzailetan ezarritakoarekin bat, baita, hala denean, baldintza-agirietan xedatuarekin eta Nafarroako Toki Ogasunen Foru Legean tributuen sortzapenari buruz zehaztuarekin ere. Horretarako kontuan hartuz ez dela banan-banako jakinarazpena egin beharrik aipatu baliabideotan, zergadunen erregistroetan oinarriturik likidatzen baitira, eta, halaber, ondoko hauekin bat etorriz: uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitatearen dirubilketa erregelamenduaren 77. artikuluarekin, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86.3 eta 143. artikuluekin eta Osoko Bilkuraren 2017ko abenduaren 21eko erabakiarekin. Ondoko hauek dira aipatu epeak:

1. Ur horniduraren, estolderiaren eta saneamendu kanonaren tasak:

–Lehenbiziko hiruhilekoa: apirilaren 1etik 30era.

–Bigarren hiruhilekoa: uztailaren 1etik 31ra.

–Hirugarren hiruhilekoa: urriaren 1etik 31ra.

–Laugarren hiruhilekoa: urtarrilaren 1etik 31ra.

2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: otsailaren 16tik martxoaren 15era.

3. Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: uztailaren 16tik uztailaren 15era.

4. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: azaroaren 16tik abenduaren 15era.

5. Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxea: hilabete bakoitzeko 1etik 10era.

6. Eguneko arretarako landa-zentroa - Eguneko zentroa: hilabete bakoitzeko 1etik 10era.

7. Laborantzako herri-lurretako loteen errentamendua: apirilaren 1 etik 30era (familiako edo erabilera sozialeko baratzeak ere bai).

8. Laborantzako herri-lurretako loteen errentamendua, lurzatiak ureztatzeko ekipamendua dutenean: urriaren 1etik 31ra (familiako edo erabilera sozialeko baratzeak ez badira).

9. Herri-lurretako belarren errentamendua (bazkalekuak):

–Lehenbiziko hiruhilekoa: apirilaren 1etik 30era.

–Bigarren hiruhilekoa: uztailaren 1etik 31ra.

–Hirugarren hiruhilekoa: urriaren 1etik 31ra.

–Laugarren hiruhilekoa: urtarrilaren 1etik 31ra.

10. Hileta zerbitzuetako eta hilerriko tasak.

2018ko urte naturaleko emakidak berritzea: urriaren 1etik abenduaren 31ra.

11. Udalaren gelak eta lokalak erabiltzea, autolikidatze bidezko ordainarazpenik ez dutenean: hilabete bakoitzeko 1etik 10era.

12. Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak. I.3 epigrafea: Ostatuetako terrazak: azaroaren 16tik abenduaren 15era.

Helbideratutako likidazioak borondatezko epearen azken egunean igorriko dira kobratzeko.

Ordainagiriak helbideratuta ez dituzten zergadunek borondatezko ordainketa egin dezakete Larragan bulegoa duten banketxe laguntzaileen bidez, ordainagiria aurkeztuz gero.

Epe hori iraganik, eta helbideratutako ordainagiriak itzultzen badira, Tributuei buruzko abenduaren 14ko Foru Lege Orokorreko 117. artikuluan aurreikusitako %5eko errekargu exekutiboa aplikatuko da eta premiamendu-bidezko kobrantza egiteko izapideak hasiko dira. Horrek dakar aipatu artikuluak ezartzen duen %20ko errekargua.

Halaber, epe exekutiboa hasteak berandutze-interesak sortuko ditu.

Egindako likidazioen aurka interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 143. artikuluan aurreikusitako salbuespen eta espezifikotasunekin.

Larragan, 2017ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1715021