1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
3596/2017 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 30eko 3014/2016 Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez, 3.700.000 euroko gastua baimendu eta diru-laguntzen deialdia onetsi zen Nafarroako toki entitateetarako, langabeak kontratatzearren interes orokorreko edo sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko, baita horren oinarri arautzaileak ere, 2017ko gastuen aurrekontuko “Enplegu plana. Gizarte intereseko obra edo zerbitzuak kontratatzeko diru-laguntzak. Sektoriala eta PE Gazte Enplegua EGIF-YEI” izeneko 950001 96100 4609 241100 partidaren kargura.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 30eko 3014/2016 Ebazpenaren bidez, 3.700.000 euroko gastua baimendu zen Nafarroako toki entitateak diruz laguntzeko, langabeak kontratatzearren interes orokorreko edo sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko, 2017ko gastuen aurrekontuko “Enplegu plana. Gizarte intereseko obra edo zerbitzuak kontratatzeko diru-laguntzak. Sektoriala eta PE Gazte Enplegua EGIF-YEI” izeneko 950001 96100 4609 241100 partidaren kargura.
Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 3014/2016 Ebazpenaren bidez baimendutako diru-izendapenarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du deialdi hartarako bideratutako diru kopuruari 955.000 euro gehitzea. Deialdi haren helburua da langabeak kontratatzeko diru-laguntzak ematea Nafarroako toki entitateei, interes orokorreko edo sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko.
Horrenbestez, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako toki entitateetara bideratutako diru-laguntzen deialdian baimendutako gastua eta ondorengo gehikuntza aldatzea, deialdi horretarako kredituari 955.000 euro gehituta. Deialdi horren helburua da langabeak kontratatzea interes orokorreko edo sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko.
2. Deialdi horretan baimendu zen gastuan 955.000 euro gehiago baimentzea, honako partida honen kargura: 2017ko gastuen aurrekontuko “Enplegu plana. Gizarte intereseko obra edo zerbitzuak kontratatzeko diru-laguntzak. Sektoriala eta PE Gazte Enplegua EGIF-YEI” izeneko 950001 96100 4609 241100 partida.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honen kontra zilegi izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, dagokion Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2017ko azaroaren 23an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.
Iragarkiaren kodea: F1713615